gedar.eus - Bete egin dira Hondarribiko Gaztetxeko kideen aurreikuspenak, eta gaur, martxoak 5, izan da gaztetxearen desalojoa. Ertzaintza goizeko aurreneko orduan bertaratu da Egiluz jauregi ingurura, eta kalea moztu dute hainbat patruilak. Gaztetxearen atzeko aldetik sartzen saiatu ostean, ate nagusiko sarraila aldatu dute indar polizialek.
gedar.eus - Gaur, otsailak 8, agerraldia egin dute Hondarribiko Gaztetxeko kideek; iazko apirilean birjabetutako Egiluz Jauregia hutsarazteko agindua jaso dutela jakinarazi dute. Abenduan adierazi zuten martxan zela gaztetxea husteko prozedura judizial berria, eraikinaren legezko jabea den Acción Católica taldearen eskutik. Orain, esku artean dute ebazpena: abian da gaztetxearen desalojo prozesua.
gedar.eus -Gutun bidez jakin dute Hondarribiko Gaztetxeko kideek martxan dela eraikina husteko prozedura judiziala. Eliza da Egiluz jauregi modura ezaguna den espazioaren legezko jabea; Acción Católica izeneko taldea hain zuzen, eta hark abiatu du prozedura berria, bigarrena. Herriko hainbat gaztek birjabetu zuten eraikina duela zortzi hilabete, gaztetxe modura egokitzeko eta martxan jartzeko.