Bigarren Mundu Gerran Gernika batailoian borrokatu zuten 23 irundarrei omenaldia egingo diete maiatzaren 20an
Maiatzak 20an, FORO IRUN XXI-HOGEITABAT Kultur Elkartearen ekimenez, Amaia Kultur Zentroan “Gernika batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)” dokumentala proiektatuko da. Ikurriña aidean zeramala faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal unitate militarraren historiaren kontakizuna egiten digu.