Harrera

Euskara

Harrera abesti solidarioa aurkeztu dute

Patxuko Nice | HarreraPatxuko Nice taldeak grabatu du Irungo Harrera Sarearen omenez. Euro 1egatik jaitsi daiteke eta etekina migratzaileei laguntzen dieten boluntarioentzat izango da.

Patxuko Nice taldearen 'Harrera' abesti solidarioa aurkeztu dute gaur goizean Irungo Lakaxita gaztetxean, iazko uztailean Irungo Harrera Sarea sortu zen lekuan. Abestiaren letra Oier Guillanena da. Musika, antzerkia, zinema eta elkartasun arloetan lan egiten duten pertsonek abiatutako proiektuaren barruan kokatzen da abestia. Aurkezpenean izan dira proiektuaren sortzaile Sergio 'Patxuko' Ordoñez abeslaria eta Malen Garmendia Gomez Irungo Harrera Sareko kidea.

RSS - Harrera-rako harpidetza egin