Osasun Bidasoak Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta berriro irekitzeko eskatzen du

Osasun Bidasoa Plataforma Hiritarra.- Duela gutxi, Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsulta itxi da, eta, hemendik aurrera, pazienteek Donostiara joan beharko dute. Itxiera hori beste galera da Bidasoa eta Bortzirietako eskualdeetako osasun-arreta publikoaren kalitaterako.




