hausnarketak

Euskara

ja10n balorazioa

foto

lakaxita.org.- 10. aldiz ospatu dugu aurten Jaion eta izugarrizko arrakasta izan da hainbat aspektutan: inoiz baino jende gehiago, giro bikaina ibilbide osoan zehar, aldarrikapenak eta jaia uztartuak...

Baina badaude ere balorazioa egiterakoan hainbat alde ilun zuekin konpartitu nahiko genituzkeenak.

Jaion gaztetxeko asanbladatik antolatzen den ekimena da eta hainbat eragile zein norbanakok honen antolakuntzan parte hartzen dute. Beraiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Tamalez, urtez urte, zailtasunak ditugu barra, garbiketa eta hainbat kontuenzako turnoak betetzeko. Kontutan hartu behar da 300 pertsonatik gora pasatzen direla gaztetxetik eta lan handia suposatzen duela guzti horren antolakuntzak.

Bestetik, jai eredu alternatibo bat sortzeko asmoarekin antolatzen da Jaion eta tamalez, hainbat alorretan ez dugu hori lortzen: kontsumo arduragabeak, zabor kopuru  industrialak eta horiekiko ardura falta, gaztetxeari eragindako kalteak, jendearen arteko liskarrak...

RSS - hausnarketak-rako harpidetza egin