Ordenantza fiskalen eguneratzea onartua
Urriko udalbatzan, hamabi urteren ondoren, Hondarribiko Udaleko Ordenantza Fiskalak eguneratzea onartu zen, udal gobernuaren aldeko eta oposizioaren aurkako bozekin. Prozesua eta kronologia egiteko, urte erdi atzera joan beharra daukagu, apirila erdialdera arte, legia, Hilaren 18an burutu zen batzordean, azaldu zen Ordenantza Fiskalak eguneratzeko aukera irekitzen zela, alderdi guztiei ekarpenak egiteko, ekainak 30a arte (bi hilabete t'erdi).