Alardearen inguruko Abotsanitzen hausnarketa

Elkarrekin gauzak egin nahi izatea
Gehienak dira alarde bakarrean emakumearen parte hartzea aldarrikatzen duten ahotsak. Errealitatea da. Aldarrikapen hori posizio ezberdinetatik egiten da. Gatazkak 28 urte hauetan zeharkatu eta eraldatu gaituen seinale eta denak ez garela helmugara aldi berean ezta bide beretik iristen.




LAB sindikatuak, eta bereziki Oarso-Bidasoa eskualdeak, Jaizkibel konpainiarekin bat egiten dugu aurten ere. Ezaguna da urte luzez emakume langileok izan dugun borroka eta Hondarribian ere hala da. Alarde publiko, parekide eta bakarra lortzeko erronkak berean dirau.