Bertso-afaria otsailaren 3an Hazian
Kabigorriko otsaileko saioa ate-joka dugun honetan, oraingoan bertso-afari baten berri ematera gatozkizue.
Izan ere, Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta bertso afaria izango baita otsailaren 3an, Irungo Hazia Elkartean. Irati Alcantarilla, Igauri Lopetegi eta Manu Goiogana ariko dira kantuan, eta afaria 20:30ean hasiko da.
- Gehiago irakurriBertso-afaria otsailaren 3an Hazian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Kaixo!! Gaurkoan Lapiko Gorria atalean batetik HazteOir erakunde ultrakontserbadorearen sorrera izango dugu, bestetik Indian diruaren desagertzeaz jardun gara eta azkenik BBVAan eginiko ekimen baten inguruan ere. Gurean 2 elkarrizketa nagusi izan dugu: Ikasle Abertzaleko kide den Paul izan dugu Martxoaren 23ko grebaren inguruan balorazio eta irakurketa zabaltzeko, ondoren Ernaiko kide den Attor izan dugu eta Gazte Akelarrearen egitaraua eta lanketa nola egingo den azalduz. Gaurko esaldia: "Artistak lerrokatu beharra du. Askatasunaren edo esklabotzaren alde jokatu beharra dauka. Nik erabaki dut. Ez neukan beste aukerarik"
Kaixo!! Gaurkoan urriak 12 hispanitatearen eguna izanda Ezker Gantxoa lanera!! Jai egun arrotzei intsumisioa!! Kurtsoko lehen irratsaioa indartsu datorkigu, aurreneko elkarrizketan Amaia izan dugu, bera Ikasle Abertzaleak Urriak 12an antolaturiko herri eskolen inguruan mintzatu zaigu, baita IAk etorkizunean izango dituen erronketaz.
LAB, Ernai, Ikasle Abertzaleak.- Gaur egungo sistemak gazteak prekarietatera eta pobreziara kondenatu nahi ditu, beraien etorkizunaz erabakitzeko aukera lapurtuz, edota enplegua lortzeko emigratzera behartuz. Egoera hau errotik aldatzeko elkarlana eta indarrak batzea ezinbestekoa dira.
Kaxo!! Gaurkoan zuekin TTIP-aren inguruan hitzegiteko Julen Askapenako kidea izango dugu. Zer da? Zergatik aurka egin? Ondoren Xabi Ikasle Abertzaleak-eko kidea elkarrizketatu dugu eginiko mobilizazioen ebaluazio egiteko eta etorkizunari begira ze egin nahi duten azaltzeko.
Ikasle Abertzaleak.- Ikasle Abertzaleakek abuztuaren 13, 14 eta I5erako antolatutako ekimen irekia da Eskola Ibiltaria. Gaur egungo hezkuntza ereduarekin apurtu eta kalea hartuz 'Mugarik Gabeko Eskola' eraikiko dugu hiru egunez, muga bakarrak guk geuk, hezkuntzaren protagonista garen ikasleok, jartzen ditugunak izanda.