Iñigo Muguruza

Euskara

Iñigo Muguruza hil da

Iñigo con botella I 8x8 150argia.eus.- Iñigo Muguruza Irungo musikaria ostegun honetan hil da. Esklerosi anizkoitza zeukan eta gaixotasun hori dela-eta eszenatokiak utzi zituen 2015ean.

1964. urtean Irunen jaioa, Iñigo Muguruza musikarien familia bateko kidea zen. Bere anaia Ferminekin batera 1984an Kortatu taldea sortu zuen, Euskal Herriko rockaren historian berebiziko garrantzia izan duen banda: punk, ska eta reggae konbinazio elektrikoari esker, 80ko hamarkadako kanta garrantzitsu asko sinatu zituzten.

RSS - Iñigo Muguruza-rako harpidetza egin