Kutxabankeko presidenteak gezurra esan dio parlamentuari eta IRPHaren inguruan agerraldia egitea baztertu du
IRPH Stop Gipuzkoa.- Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak gezurra esan dio Gasteizko Legebiltzarrari, eta zuzentzen duen banketxeak IRPH abusuzko indizea erabiltzearen inguruan agerraldia egiteari uko egin dio.

Kaleratzeak Stop Araba, PAH Bizkaia Kaleratzerik Ez eta Kaleratzeak Stop Gipuzkoa plataformek, IRPH Stop Gipuzkoa-rekin batera, Kutxabank eskoletatik botatzea exijitzen dugu. Bankuak ustez finantza-gaitasunetan trebatzeko den programa bat eskaintzen die Araba, Bizkai eta Gipuzkoako DBHko ikasleei, “finantzak bizitzeko” izenarekin, eskola orduetan eta eskoletan bertan.
IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop Gipuzkoak gaur egiaztatu ahal izan duenez, Kutxabankek Espainiako Auzitegi Gorenera zuzenduriko helegitea aurkeztu du IRPH Cajas eta IRPH Entidades indizeak baliogabetu eta salaketa jarri zuenari kobraturiko interesak itzultzera zigortu zuen Arabako Probintzia Auzitegiaren epaiaren aurka. Azken asteetako zurrumurruak baieztatu dira beraz.
IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Cajas eta IRPH Entidades indizeak baliogabetu eta Kutxabank salaketa jarri duenari kobraturiko interesak itzultzera zigortzen duen Arabako Probintzia Auzitegiaren epaiari helegitea jar liezaioke Kutxabankek. Gero eta zabalduago daude horren inguruko zurrumurruak, eta eldiario.es komunikabideak atzo argitaraturiko albiste baten bitartez konfirmatu ditu.