HERRI EPAIKETAK HASTEN DIRA EUSKAL HERRIAN!!!
Uztailean aurreratu bezala, Ez dugu onartzen estatu espainiarrak euskal internazionalistak eta euskal eragile internazionalistak epaitzea. Horregatik, gaur goizean, Herriak Libre dinamika osatzen dugun auziperatu, militante internazionalista, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekintzaile eta herri mugimenduko kideok, Irunean agerraldia burutu dugu, Euskal Herrian zein nazioartean burutuko diren 30 herri epaiketak aditzera eman eta datorren urriaren 12an Iruñean burutuko dugun herri sententziaren berri emateko.
- Gehiago irakurriHERRI EPAIKETAK HASTEN DIRA EUSKAL HERRIAN!!! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Saharara joandako brigadako beste bi kideak kanporatu zituen Marokoko poliziak. El Aaiunen aurkitzen ziren, sahararren etxean polizia bortizki sartu eta beraien borondatearen aurka atera zituzten indarrez. Mugikorra kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituzten atxikita brigada kideak eta jarraian autobus batean sartu Agadirrera bidean.
Arratsaldean jakin berri dugu El Aaiunnen aurkitzen ziren brigadako kideak kanporatuak izaten ari direla. 24 ordu ere ez dituzte bertan egin eta gaur arratsaldean, aurkitzen ziren sahararren etxera polizia sartu eta beraien borondatearen aurka atera dituzte. Kontrol batera eraman dituzte jarraian.
Kurdistango herria eredu. Lehen mundu gerra ostean, Frantzia eta Britainia handiak (bi potentzia inperialista garaileek) kurduen lurraldea lau estatu ezberdinetan banatu arren, inposaturiko etorkizunari uko egin eta honi aurre egiteagatik.
Kurdistango herriak pairatzen duen kriminilizazio eta erasoen aurrean babesa eskaintzeko elkartasun argazkia egingo da Moskuko peña kalean arratsaldeko 17:00tan. Animatu!!
Beste urte batez, datorren ekainaren 13an Donostian “Herri jantzia, garaipenaren hazia” V. formazio mintegiak burutuko ditugu. Aurten gainera, Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean burutuko dugu lehen jardunaldia.