Irungo Atsegiñako lehen lau erraldoi zaharberrituak aurkeztu dira
San Juan Harria enparantza hartu dute Irungo Atseginaren lehen lau erraldoi zaharberrituek. Honela, Baserritar eta Turkiar bikoteak prest egongo dira, 2018. urteko San Pedro eta San Martzial jaietan parte-hartzeko.

“Irungo erraldoien” zaharberritze prozesua azaltzeko, Irungo Atseginak aurkezpena burutuko du. Ekitaldia maiatzaren 24ean, 19:00etan, burutuko da, irungo Gordailuan. Izan ere, lehen lau erraldoien zaharberritze prozesua amaitzeke dago: Baserritar eta turkiar bikoteen jantziak, gorputzak eta egitura amaituak daude, irungo San Pedro eta San Martzial jaietan, erraldoiak kalean izateko.