Irungo auzo elkarteen federazioa

Euskara

Hirugarren erraileko lanak amaitzea eta bitartean trenen maiztasun kopurua handitzea eskatzen dute

Hirugarren errailaren egokitzapena dela eta, Irun eta Lezo-Errenteriako geltokien artean, bi zentzuetan doazen bidaiarien hainbat tren kendu dira, bai ibilbide luze, ertain nahiz aldirikoak. Zehazki, aldirikoak 44 inguru (lan egunetakoak); 8 ibilbide luzekoak eta 8 ibilbide ertainekoak.

AP 8 autobideari buruzko Irungo Auzo Elkarteen Federazioaren oharra

“Federación de Asociaciones de Vecinos de Irún- Irungo Auzo Elkarteen Federaziotik” eskerrak eman nahi dizkiegu Irungo Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei aho batez babesteagatik Federazio honek 2018ko maiatzaren 30ean aurkeztutako mozioa, arrazoizko irtenbide bat eskatzen zuena Irungo udal-mugarteko AP-8ko ordainsariari dagokionez.

Irungo auzo elkarteen federazioak Irunen dagoen AP8ko ordainsariari irtenbide bat proposatzeko mozioa aurkeztu du

Mozioa:

Jakina da Irungo herritarrak diskriminatuta daudela bere inguruko beste hiri batzuen aldean AP8 autobidea erabiltzekoan; izan ere, Irun udalerrian kokatutako  ordainsari osagarri bat ordaindu behar dutelako.

RSS - Irungo auzo elkarteen federazioa-rako harpidetza egin