Udaletxeak "Alardea zentsuratzen du" bere III. Berdintasun Planan
Irungo Bilgune Feminista.- Guk urteak daramazkigu horretan. Eraikitzen, ekarpe nak egiten, mobilizatzen, finean. Denbora eta gogoak kiloka eskaini ditugu eta sindik atu, eskola eragile edota elkarteekin aritu gara elkarlanean. Baita instituzioekin ere. Irungo Udalaren alboan egongo gara hala eskatu zaigun bakoitzean. Elkarrekin aurkitu genituen Irungo puntu beltzak eta hauek konpontzeko bidean ere egin dugu ekarpena. Irungo artxiboan orduak igaro ondoren, kale izendegirako proposamenak jarri genituen Udalaren mahai gainean. Dena ilusioz eta muxutruk.
Jarrera berarekin abiatu genuen Irungo III. Berdintasun Planaren prozesua. Gure denbora eskaini eta gure proposamenak luzatu genituen, gure hiria hobetu eta berdintasunaren bidean urratsak emateko grinak mugiarazita.


Irungo herri bilguneak "preso bat egunkari bat" kanpaina barruan afari bat antolatu du. Afaria hilak 30, larunbatarekin, 21:30tan Hazian egingo dute. 15€-ren truke txartelak Hazia eta Sunbillan salgai daude.
Irungo herri bilgunea. Europako Giza Eskubideen Auzitegiak astelehenean 11:30ean jakinaraziko du 197/2006 doktrinaz hartutako erabakia. Denera, estatu espainolak 93 euskal preso politikoei ezarri die 197/2006 doktrina eta hoietako bat Gabriel Zabala da. Preso irundarrak irailaren 27tik kalean egon beharko luke.