Gure Esku Dago dinamikak igandean egingo dituen herri kontsultetan parte hartzeko deia egin du LABek
LABek bat egin du igandean Donostian, Irunen, Zallan, Balmasedan eta Alonsotegin egingo diren herri kontsultekin. Hain zuzen ere, sindikatua Euskal Herriaren etorkizuna erabakitzearen alde dago, erabakitzeko eskubidea beharrezkoa ikusten duelako egoera laboral eta soziala iraultzeko. Oinarri berriak dituen jendarte eredu askea nahi du LABek, eta langileek aukera paregabea dute hitza eta erabakia aktibatzeko eta euren borondatea adierazteko Gure Esku Dago dinamikak antolatu dituen herri kontsultetan.


Hartu Hitza.- Otsailaren 18tik aurrera Irungo Herri Galdeketa bermatuko duen sinadura bilketaren epea irekiko da apirilaren 29ra arte. Epe honetan zehar, Irungo auzo guztietan mahaiak jarriko dira sinadura kopuru gehiena lortzeko asmoarekin. Izan ere, DENON ARTEAN 3000 sinadura lortu behar ditugu prozesuak aurrera jarraitzeko.