FAROLA XAR – FAROLA BERRI Hondarribiko Farolaren Egokipen Berrirako Egitasmoa
Hondarribiko Higer Lurmuturrak aspalditik izan du Farola bere baitan. Ezinbesteko lanabesa itsasgizonentzat, bere lana hainbat mendeetan bete du. Horren testigantza ‘Farolaxar’ izeneko eremu badugu, gaurko farolatik gertu.

Hondarribiko EH Bildu.- Pasaiako Portu-Agintaritzak, berak kudeatzen dituen Gipuzkoako kostaldeko itsasargietatik, Getaria, Donostia, Pasaia eta Hondarribiko itsasargien kudeaketaren lagapena egiteko asmoa agertu zuen pasa den urrian.