JAION! bazkari herrikoia
Prekarietatearen aurrean...Gora etxeko Uzta! BADATOR JAION!
Aurten, JAION! autogestioaren aldarria lehenago hasiko dugu. Urte guztian zehar, elikadura subirautzaren aldeko alternatibari bizitza ematen dioten Aldatsa baratzak eta Txingudi Labore elkarteek, tokiko produktuez ornituriko bazkari goxoa prestatuko digute.
Apirilak 21, 14.00tan bilduko gara Moskuko Peña kalean, ondorengo bertso poteo eta kamioi birarako indarrak hartzeko!
- Gehiago irakurriJAION! bazkari herrikoia -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Aurrkeo urtean indarrak hartzeko geldialdia egin ostean, aurten, indarrez egingo dugu salto, lakaxitatik irungo erdigune gris eta "ciudadanoa" okupatzera. Izan ere, gure egungo testuingurua definitzen duen baldintzarik ezarri bazaigu hori prekarietatea da.
Ieup! Iune Trecet izan dugu gurean JAION.i buruzko nondik-norakoak azaltzen. Horren oondoren Iker Sarriegi mintzatu da ALTERNATIBEN OIHARTZUNAren inguruan. gaurko esaldia: "ez dugu borrokatzen preso gaudelako, borrokatzen dugulako gaude preso"
Gaurkoan kamioi ibiltariaren berri eman dugu, JAION!!!!, alegia, eta horren ostean KITZIKAN sexu askapenerako mugimenduko kide batekin egondu gara solasean. Euskararen defentsan geure ezker gantxoa Idoia Mendiarentzat.