Kalapiek Gipuzkoako Foru Aldundiari bidegorri sarearekin hartutako konpromisoak gogorarazten dizkio
Albiste kezkagarriak jaso ditugu. Probintziako Administrazioa 2016rako aurrekontuak prestatzen ari den une honetan, Kalapiek aurrea hartu nahi du kezkatuta dagoela eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea osatzeko Planaren exekuziorako baliabideen esleipenean egin daitezkeen murrizketa handiagoak errefusatzen dituela adierazteko.

Kalapiek, Klima-aldaketa saihesteko konponbideak izeneko kanpainababestuta, berotegi-efektuko isuriak murrizteko nazioarteko akordioa (+2ºC-kotenperatura-igoera gainditzea saihesten duena) lortzearen alde egiten du.Urte honetako abenduan Parisen egingo den Klima-aldaketari buruzko hurrengo Goi-bileran, berotegi-efektuko isuri globalak geldiarazten dituen nazioarteko hainbat akordioeta konpromiso itxi behar dira.
Kalapiek, 25 urte hauetan zehar, bere jarduera mugikortasun iraunkorra laguntzera bideratu du. Hortaz, ingurumena errespetatzen duten garraiobideak erabiltzearen alde gaude: oinez, bizikletaz edo garraio publikoan ibiltzea. Azken batean, gure jarduerak bizikleta garraiobide ekologiko, osasungarri eta merke gisa bultzatzeko helburua du. 


Kalapie.- 1998an KALAPIEk “LehendaBizi” proiektua bultzatu zuenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoan bizikleta bideen sare bat sortzearren, sare hau errealitate bihurtzeko gogor lan egin dugu. Egindako lanari esker, Aldundiak “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari buruzko Plana” idaztea agindu zuen, eta planaren prestakuntza 2002an amaitu zen.