Osasun Bidasoa Plataformak "Osasun Publikoa desegiteari ez" lelopean larunbat honetarako Donostian (12:00etan Boulevardetik) deitutako manifestazioarekin bat egitea erabaki du, eta bertan parte hartuko du.
Azken asteetan egin ditugun bilkuretan esan dugun bezala, gaurkoan ere biltzea erabaki dugu Euskal Herrian Osasungintza publiko, duin eta funtzional baten aldeko aldarrikapena egiteko.