Kasino Zaharra: dena herriarentzat, baina herria gabe
Abotsanitz.- Abuztuaren 30an Kasino Zaharreko juntakideek emandako prentsaurreko batean hurrengoa adierazi zuten: “Asko kostatu zaigu kasino zaharra zabaltzea baina argi utzi nahi dugu ez dela juntaren errua izan.” Bertan azaldu zuten itxaronaldia luzeegia egin zitzaiela, eztabaida asko eta atsekabe asko ere izan zituztela eraikinaren itxiera zela eta.