Katalunya

Euskara

U-1ean Irunen ehundaka lagunek babesa eman die Kataluniako herriari

Eguerdian oraindik Espainiako polizi demokratak oldartu egiten eta hautetsontziak indarrez eramaten arin ziren Katalunian. Ordu berean, Irunen ehundaka lagun atera dira kalera erabakitzeko eskubidearen alde eta Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.

Irungo Gure Esku Dagok Kataluinako erreferendumaren alde elkarretaratzea deitzen du urriaren 1ean, 12:00etan, Irungo Zabaltza Enparantzan

Data: 
Igandea, Urria 1, 2017 - 12:00 -tik Astelehena, Urria 2, 2017 - 11:55 -ra
Non: 
Zabaltza Plaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure esku dago

urriak1ekokartelaDemokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen alde dauden Irungo herritar eta eragile guztiak batu nahi ditugu urriaren 1ean Zabaltza enparantzan deitua dugun elkarretaratzean.

Denon artean babesa eta elkartasuna adierazi nahi diogu Kataluinako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari.

Katalunia: Lege alderdikoiak eskaera demokratikoen aurka

cat1.jpgIrun Katalunyarekin.- Irun Katalunyarekin.- Begirada egoki eta zentzudun batekin Katalunian dagoen gatazkak, ziurrenik, konponbide erreza izango zuen. Katalanen herriak hautestontzietan bere etorkizun politiko zein estatuarekin nahi duen harremana erabaki nahi du. Antzeko gatazkak bai Eskozia eta Erresuma Batuen artean bai Quebec eta Canadaren artean gertatu dira. Hauetan bi aldeek adostutako erreferendum baten bidez eraman ziren aurrera. Kasu honetan aldiz, herri katalanak autodeterminaziorako duen eskubidea Estatuak ukatu egin duela ikusita, katalanek, harik eta estatuaren demokratizazioa iritsi arte itxaron gabe, urriaren 1erako bozketa antolatu dute. Arazoaren izaera demokratikoa da, eta berriro ere, agerian gelditzen ari da Estatuak demokraziarekin arazo bat duela, ez al da bada demokratikoa jendeak bere estatus politikoa erabaki ahal izatea?

Orriak

RSS - Katalunya-rako harpidetza egin