Ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren aldeko apustu irmoa egin dezala eskatzen diogu udal gobernuari
EH Bildu Irun.- Jakin badakigu, ostalaritza eta merkataritza txikiaren egoera COVID19a baino lehen gainbeheran zegoela, baina zalantzarik gabe, pandemiaren agerrerak sektorearen krisia areagotu du. Ez dugu ahaztu behar martxoan taberna guztiek eta denda askok itxi behar izan zutela eta fase ezberdinetan hainbat neurri murriztaile jasan behar izan dituztela.


Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Covid-19ak eragin duen osasun larrialdiak beste krisi ekonomiko eta sozial ikaragarri bat ekarri du berekin, egundoko kaltea sortzen ari dena enpresa handi, txiki eta ertain, langile, autonomo eta abarren artean.