konpromezua

Euskara

Elkartasunetik konpromisora, Visca la República Catalana!

Lehenik eta behin, Askapenatik, Kataluniako herri langileari gure zorionik beroena helarazi nahi diogu Kataluniako Errepublikaren aldebakarreko adierazpena aldarrikatzeagatik. Izan ere, herri katalanak azken urteotan aurrera eramandako prozesu osoa irakaspen izugarria izan da Euskal Herri langilearentzat. Determinazioaren garrantzia erakutsi diguzue, irmotasunaren garrantzia, eta helburuak erdiesteko herriaren bulkada beharrezkoa dela erakutsi diguzue. Ondorioak zeintzuk izango diren jakitun izan arren, egiten ari den bidean sinesten duen herri batek, desobedientziaren bidez, jarritako helburuak lor ditzakeela erakutsi diguzue. Horri esker ireki da 78ko erregimena hausteko aukera.

RSS - konpromezua-rako harpidetza egin