kontragailurra

Euskara

#G7EZ Hiru egun hasi dira eztabaidatzeko eta alternatibak sortzeko

G7EZ! Contracumbre Ficoba 21-08-2019Gaur, abuztuak 21 asteazkena eman diogu hasiera G7 Ez! Plataformak eta Alternatives G7 plataformak antolatutako kontra-gailurrari. Ficoban egindako irekiera ekitaldian hitza hartu dute bi plataformetako bozeramaileek, eta baita kontra-gailurrean parte hartuko duten hainbat mugimendu sozial eta elkarte desberdinetako ordezkariek ere. Hauek izan dira hitza hartu duten kideak: Saint Nazaire hiriko jaka hori bat, Aita Mariko ordezkari bat, Luciana Ghiotto militante feminista argentinarra, Jose María Uria Gaur Geroa-Duintasuna pentsiodunen ordezkaria, Mixel Berhokoirigoin bakearen artisaua eta Geneviève Legay, joan den martxoaren 23an Nizan jaka horiek egindako mobilizazio batean poliziak zauritutako militantea. Kontra-gailurrak iraungo duen hiru egunetan zehar ehun hitzaldi eta ekimen baino gehiago izanen dira.

#G7EZ! Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara

Rueda prensa G7Ez! 19-08-2019Aste honetan, kontrajarritako bi munduren lekuko izanen gara Alde batetik, Miarritzen elkartuko dira munduko herrialde boteretsuenetako estatu-buruak. Bertako herritarrengandik erabat bunkerizatu eta isolatutako hiri batean ospatuko dute G7ko gailurra, neurrigabeko okupazio polizial eta militarra ezarrita.

Aberatsenen eta multinazionalen zerbitzura eraikitako politikak eztabaidatzeko helburuz biltzen dira, modu horretan hain larriak diren ezberditasun sozialak sakonduz eta gure planetak pairatzen duen hondamendi ekologikoa areagotuz.

G7 Gainean egitaraua eta auzolan erraldoia. Irun-ek eredugarri izan behar duelako!

G7EZ! Kartela KontragailurraSortu Irun.- Dakizuen bezala G7 gailurra gainean dugu, Miarritzen burutuko dena. Mundu kapitalistaren gobernantza ziurtatzen saiatzeko gailurra. Herrien, langileon, emakumeon, migranteon, prekarioon eta oro har “status quoa”-rekin bat ez dona oro mendean hartu eta zapaltzen jarraitzeko goi bilkura.

Milaka militar eta polizia ordena babeste, injustizia armez defendatzen alde batean, eta Auzolan erraldoia beste aldean: Nazioarteko KontraGailurra. Nazioartekoa bai, baina Irun-Hendaian, hemen bertan burutuko dena. Dakizuen bezala hito nagusi hauek dituena:

RSS - kontragailurra-rako harpidetza egin