kontratazio irregularretan

Euskara

Ia 600.000 euro kontratazio irregularretan, uztailetik Hondarribian

12-11-abotsanitz-dekretuakAbotsanitz.- Hondarribiko udal gobernuak agintaldi berrian ia 600.000 euro bideratu ditu kontratazio irregularretara. Abotsanitz Udal Taldeak zerbitzu prestazioarekin harremana duten 13 alkate-dekretu errekurritu ditu uztailetik, baina bakar batek ez du erantzunik jaso.

EAEko Herriko Kontuen Epaitegiak 2015ean eginiko txostenak agerian utzi zuen Hondarribiko Udalak kontratazio irregularrak egiteko joera duela. Kontratazio Legeak zehazten du 3.000 eurotik gorako kontratu guztiak konkurtso bidez esleitu behar direla, eta 15.000 euro gainditzen dutenak -Lege zaharraren arabera, 18.000 eurotik gorakoak-, kontratazio mahaiaren bitartez erabaki behar direla. Hondarribiko EAJk behin eta berriz hausten du legea.

RSS - kontratazio irregularretan-rako harpidetza egin