Korrika kulturala

Euskara

AEK-k euskara ikasteko eskubidea aldarrikatu du egoera administratibo irregularrean daudenentzat

hizkuntzak mugarik gabe

Hizkuntzak mugarik gabe ekimena egin da Irunen

AEK-k Paperezko bizitzak izeneko adierazpena irakurri du 23. KORRIKA hasiko den hirian, administratiboki egoera irregularrean dauden herritar asko biltzen diren ingurunean. AEKren Artezkaritza Kontseiluko Aize Otañok leitu duen adierazpenak dioenez, “herritar orori bermatu behar zaio berezko hizkuntza ezagutzeko eskubidea, eta botere publikoek ziurtatu behar dute eskubide hori, herritarrei ezagutza doan eskainiz”.

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX. Txapelketa

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen IX Txapelketa

Irunen izanen da txapelketa, martxoaren 2an. 2007tik 2014ra artean Luma aldizkariak antolatu zuen, zortzigarren edizioan eten zutelarik dinamika. Hitz-gurutzatuetan espezializatutako Luma aldizkariaren urteroko hitzordua zen Euskal Herri osoko zaleak eta adituak Irunen elkartzen zituen txapelketa. 2007tik 2014ra iraun zuen, zortzigarren edizioa azkena izanen zela iragarri zuten arte. Arnasberriturik dator aurten, bederatzi urteko hutsunearen ondotik; Aitzondo euskara elkarteak eta Irungo AEKk hartu dute antolatzeko ardura, Korrika Kulturala aitzakia harturik.

Orriak

RSS - Korrika kulturala-rako harpidetza egin