Kabigorriren 25garren urtemugaren ospakizuneko programan sartuta, Irun herrian egiten den kulturaren promozioaz eztabaidatuko dugu.
Parte hartuko dute: Carlos Sánchez moderatzaile lanetan. Tamara Cuéllar, Rubén Mejuto eta Jorge Madejónek eztabaidatuko dute.
Abotsanitz.- Uztaila bukaera eta abuzturako kultur programazioaren aurkezpena egin zuen atzo udal gobernuak (ikusi hemen). Eta aurkezpenean, Txomin Sagarzazuk gezurra esan zuen, programa hau kultur eragile eta alderdi politiko desberdinekin antolatzen ari direla esan zuenean. Abotsanitzek udaberrian herriko eragileekin adostutako proposamenari ez diote erantzun ere egin, eta sinistuta gaude, aurten, koronabirusa dela-eta, nahitaez eragileekin adostu behar zirela ekintzak.
Eragileek azalpen bat merezi dute
Abotsanitz.- Uztaila iritsi da, normaltasun berrian sartu gara, eta erantzunik ere ez. Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak ez du aztertu ere egin Abotsanitzek uztailera eta abuztura begira herriko eragileekin batera adostutako Kultur Proposamena.
Kontenporanea programak artista gazteek eta artista gazteentzat zuzendutako eta egindako arte-proiektu bat egitea proposatzen du. Artearen, sorkuntza kolektiboaren, parte hartzearen, hiriko artearen eta aire zabaleko aisialdiaren topagunea, Irungo Carlos Blanco Aguinaga (CBA) kultur zentro berrian egoitza izanik.