Eskualdeko ekonomiari laguntzeko
Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.- Covid-19ak eragin duen osasun larrialdiak beste krisi ekonomiko eta sozial ikaragarri bat ekarri du berekin, egundoko kaltea sortzen ari dena enpresa handi, txiki eta ertain, langile, autonomo eta abarren artean.
Kalte horrek gure eskualdeko enpresa txiki asko, komertzio, taberna... egoera ahulean utzi ditu, Bidasoaldeko enpleguan eta familia askoren etorkizunean izan dituen ondoriorekin batera.
- Gehiago irakurriEskualdeko ekonomiari laguntzeko -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Abotsanitz.- Hiru aste pasa dira hondarribiarroi etxean geratzeko agindu zitzaigunetik. Hiru aste, zaborra bota, erosketa egin edo txakurra paseatzeko soilik ateratzea baimentzen zaigula. Gogorra da egoera, baina pentsa dezagun are eta gogorragoa izango dela hori egiteko aukerarik ez dutenentzat. Horiengana guztienagana iritsi behar dugu, herritar sarea osatu, ez dadin hondarribiar bakar bat ere laguntzarik gabe geratu.