20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan
Aski da, prekarietatea hiltzailea
LAB.- Gaur, hilak 13, lan istripu berri bat jazo da, itsas-gizon bat hil egin da Hondarribiako portuan.
LAB sindikatutik, lehenik eta behin, elkartasuna eta doluminak eskaini nahi dizkiogu haren senide eta lankideei. Modu bereran aurreko larunbatean Biana herriko paper-fabrikan hildako langilea eta Betelun hildako nekazaria ere gogoan izan nahi ditugu. Hauekin gutxienez 35 dira 2018an Euskal Herrian lanean hil diren langileen kopurua.
- Gehiago irakurri20 egunen buruan 8 langile hil dira lan istripuan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Iragan den astean Irungo Plásticos Alai enpresan lanean ari zela saku batzuk gainera erorita ito zen langilearen heriotza salatzeko kontzentrazioa egin dute gaur Irunen, ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek. Lan istripu gehiagorik ez! Prekarietatea hiltzailea lelopean elkarretaratu dira.
Sí se Puede Irun Udal Taldeak eta Irun Ahal Dugu-k egunaren lehen orduetan Kateako enpresa batean hil den langilearen familia babestu eta doluminak eman dizkio
LAB sindikatua.- 42 urte zituen Irungo bizilagun eta langile autonomoa zendu da gaur N-121-A errepidean bere furgonetak kamioi baten kontra jo ondotik. Erran bezala istripua furgoneta eta kamioi baten artean izan da Iruñea-Behobia lotzen dituen errepide honetako 65. Kilometroan. Istripuaren ondorioz furgoneta gidaria hil egin da.
Irungo EH Bildu.- Atzo goizean, Dantxarinean eraikin batean gertatutako lan istripuan hildako langilea Irundarra zen. 2015ean Euskal Herrian lan istripuz hildako langileak 50tik gora dira jada. Datu hauek ikaragarriak dira, onartezinak.