"Denok nahi dugu norbait izatera iritsi, eta norbait hori ez dago inoiz; pertsona horri buruz ezer gutxi dakigu, esaten digutena bakarrik, ez gauza handirik, egia esan". Bi interpreteek denborak, adinak eta zirkunstantziek aurrean jartzen dizkieten gaiei buruz gogoeta egiten dute ozenki: Barkamena eskatzea, denboraren joana, gizadiaren historia bere ikuspuntutik eta datorkigun etorkizuna eta nola aurre egin. Bat izan, bat bera, leku egokian egon edo ez egon... Aldi berean pentsatzeko eta barre egiteko kutsu filosofikoa duen pieza komikoa.
Irungo LEGALON T antzerki eskolak udaleku irekiak antolatu ditu uztailerako. Zazpi eta hamalau urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako arte eta sorkuntza udalekuak. Jokoa eta esperimentazioa oinarri hartuz, arte espresio ezberdinak landuko dituzte. Antzerkia, plastika, musika, bideoa, eta beste hainbat.