LOMCE

Gaztelera

LOMCEri buruz hitzaldia

Data: 
Asteazkena, Ekaina 3, 2015 - 18:00 -tik Osteguna, Ekaina 4, 2015 - 17:55 -ra
Non: 
Irungo Ospital zaharrean
Antolatzen du : 
HEZKUNTZAN GEU ERAGILE

IMG_1728Hezkuntzan Geu Eragile elkarteak hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako, ekainak 3. Lomce, Heziberri zer datorkigu? da hitzaldiaren izenburua eta arratsaldeko, 18:00tan izango da Irungo Ospital zaharrean.

Baikara, Gipuzkoa Ikasleen Gurasoen Federaziko kide bat eta Hezkuntza Plataformen Topaguneko ordezkari bat izango dira.

Maiatzaren 9ko Topagune informatiboa LOMCEren aurka

 

argazkiaMAIATZAREN 9AN, 20:00ETATIK 24:00ETARA

“Hezkuntzan Geu Eragile” eta “Denon Hezkuntza”  taldeek antolatutako ekimena.

LOMCEren tramite parlamentarioa maiatzaren 10ean hasiko dela eta, bezperan antolatzen ditugu Topagune informatibo hauek Hezkuntzako eragile guztiei begira, ondorengo gai-ordenarekin

8000 arrazoi kontra, 8000 arrazoi alde

argazkiaIrun, Hondarribia, Astigarraga, Hernani, Lezo, Orereta, Urnieta, Lizartza, Beasain, Gasteiz, Errezil , Donostia, Tolosa eta Alkizako Hezkuntza eragileek 8000 sinadura, 8000 atxikimendu, 8000 arrazoi eman dizkigute elkartzeko, Murrizketarik ez eta LOMCEri ez esateko eta Euskal Herriaren Hezkuntzaren alde bideari ekiteko. 

8000 arrazoi krisiari, iruzurrari eta horrek justifikatu nahi dituen murrizketei  ezetz esateko; murrizketak  sistema neoliberal honen sortzaileek, iruzurgileek, lapurrek ordain dezatela. Ez dugu onartzen gizarte sozialaren  eta hezkuntza publiko, euskalduna eta laikoaren suntsipen programatua, gizarte elitista, hezkuntza elitista, baztertzaile eta produktibista baten mesederako. 

RSS - LOMCE-rako harpidetza egin