Irungo EH Bildu.- Gaur, apirilaren 3a, asteazkena, Osasungintza hizpide izango duen mahai ingurua antolatu du Irungo EH Bilduk, arratsaldeko 18:30ean, Bilgunean (San Martzial Kalea, 7). Bertan, Rebeka Ubera eta Jesus Oñate Osakidetza zutik jartzeko EH Bilduren proposamenaz arituko dira, besteak beste.

Txingudiko Elkarte Feminista.- Txingudiko Elkarte Feministak mahai-ingurua antolatzen du, Ana Pérez moderatzailea eta Maggie Bullen, Mertxe Tranche BAEko kidea, Tere Barrenetxea Donostiko kresalaren izenean, Enara Berganzo eta Arrate Ruiz de Escudero Gasteizko Neskak eta Blusen Batzordearen izenean eta Tolosako Farapi.
AKE - Aiza Kultur Elkartea.- Asteazken honetan, Hondarribiko artista, sortzaile eta kultur eragile orori deialdia zabaltzen diegu "Hondarribia Sormen Hiria" lelopean. Ekainean egin genuen bezala, oraingoa II. mahai ingurua litzateke eta bertan, hondarribiar artista eta sortzaileen egungo egoeraz hausnartu eta beharrak aztertzea du helburu.