Herri Maputxeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Irunen

Berriro ere Wallmapun beste hilketa baten aurrean aurkitzen gara, oraingoan Puelmapun, Argentina delako lurraldean.
Lof Quemquemtrewen zibilez jantzitako bi gizonezkok buruan tiro joz hil zuten Elias Garay gazte maputxea eta beste anaia maputxe bat bi tiroz larri zauritua utzi dute.

Maputxeak herri amerindiarra da (Mapu hitzak lurra esan nahi du eta txe, jendea; lurreko jendea). Txileren erdialdean eta hegoaldean, eta Argentinaren Hegoaldean dute jatorria.