Herri Maputxeari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Irunen

Berriro ere Wallmapun beste hilketa baten aurrean aurkitzen gara, oraingoan Puelmapun, Argentina delako lurraldean.
Lof Quemquemtrewen zibilez jantzitako bi gizonezkok buruan tiro joz hil zuten Elias Garay gazte maputxea eta beste anaia maputxe bat bi tiroz larri zauritua utzi dute.

Bennetton eta estatu argentinarrak Cushamen komunitate maputxea birrindu dute herenegun, 200 polizien razziaren bidez: balaz zauritutako bi maputxe larri dira, 11 atxiloturik.
Ekainaren 10erako Kimche Mapu irratitik bideo bat bidaliko zigutela esan ziguten, baina ez genuen espero honelako dokumental ederra izango zenik!! Irratiaren egoera ezagutzeko Iban Gartzia (Kiki) euskal internazionalista eta Mireia Manquepillan irratiko lehendakaria dira azalpenak ematen dizkigutenak. HAMAIKA HERRI BORROKA BAKARRA!!!
Aurreko ostiralean ekainaren 10ean Oiartzun-en gauzaturiko Marichiweu elkartasun jaialdiko irudiak dituzuen jarraian.