Pandemiak iraun bitartean kolektiboaren egoerak okerrera egin du
Covid 19 izurriteak ezarritako alarma-egoeragatik Arrazakeriaren aurkako XXIVª Martxa bertan behera utzi eta urtebetera, -SOS racismo, Medicus Mundi Gipuzkoa eta Euskadiko GGKEen Koordinakundea- berriz ere ekingo diote datorren martxoaren 21erako deialdiari, Arrazakeria Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Egunerako. Martxak, urtero bezala, Pasaia eta Donostia arteko ibilbidea egingo du, eta egungo egoera pandemikoan eskatzen diren segurtasun-neurri guztiak errespetatuko ditu.
Txingudiko eta bere biodibertsitatearen ingurumen lehengoratzearen alde!
Gaur egun, Txingudiko badia bere jatorrian Bidasoa ibaiaren delta izan zenaren azken aztarna da. Bere kokapen geografiko-administratibo dela eta, betidanik, eta azken urteetan intentsitate handiagoz, bere balio eta ingurune naturalen narriatzea pairatu du. Hirien presioak, aireportua, trenbideak, portuak eta errepideak bezalako azpiegiturekin batera, bere bizi azalera mugatu dute modu nabarmenean.
Datorren astelehenean ospatuko dugun ekimen berezi batetan partehartzeko gonbidatu nahi zaituztegu. Ekimen hau Bidasoaldeko arlo guztietako eragile sozialentzako zuzendua da, zuen nahi dituzuen aldarrikapenak azaltzeko jai giro era batean.
31an 17:00tan, urtezaharreko herri-martxa Moskutik Moskura (5km lauak) + kantak + pintxo-pote herrikoia ;) (Zuen ekarpenak ongietorriak izango dira: patata tortila, sagardoa, ea edo auzoko tabernetan hartu dezakegu potea ;-)
animatu zaitez eta parte hartu!!