Miarritz

Euskara

Abuztuaren 19tik 23ra antolatuko dute G7aren kontragailurra Hendaia eta Irun artean

Egitaraua aurkeztu dute G7 EZ plataforma osatzen duten eragileek. (Argazkia: LAB)Topatu.- G7 EZ! plataformak, Alternatives G7erekin batera, kontragailurra eta hainbat mobilizazio antolatu ditu Miarritzen bilduko den G7aren gailurrari erantzuteko.

G7 EZ! plataformak gaur goizeko prentsaurrekoan hurrengo hilabeteetarako mobilizazio eta ekimenen berri eman du. 

Azaldu duten moduan, azaroan hasi zen plataforma osatzen; Euskal Herriko hainbat eragile, mugimendu, sindikatu eta alderdi bilduz. Egun, 49 eragilek osatzen dute plataforma. Hala ere, nazioarteko atxikimenduak ere biltzen dabiltza eta datorren egunetan horien berri emango dutela iragarri dute. 

RSS - Miarritz-rako harpidetza egin