monarkia

Gaztelera

Manifestazioa: ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora!

Data: 
Larunbata, Maiatza 11, 2013 - 20:00
Non: 
Moskutik Artaleku-ra
Antolatzen du : 
Herri Ziztadak

cartelBihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean.

EH BILDU-ren oharra areto futboleko errege koparen aurrean

logotipoOhar honen bidez, Irungo EH Bilduk bere jarrera azaldu nahi du bihar jokatuko den areto futboleko errege kopako finalaren aurrean.

Aste buru honetan Irunen jokatuko den txapelketaren  bultzatzailea, eta agian bertan presentzia ere izango duena, Espainiako errege etxea da. 

Erregea Estatuko buru den neurrian, errege etxe hau da egun indarrean dagoen sistema /ereduaren ikur nagusia eta gure herriaren, Euskal Herriaren, ukazio eta eskubide zapalketaren ikur nagusia. 

RSS - monarkia-rako harpidetza egin