"GOLDEN DAWN, a personal affair - URREZKO EGUNSENTIA, auzi pertsonal bat" dokumentalaren proiekzioa
Datorren ostegunean, ekainak 15, arratsaldeko 19:00etan “GOLDEN DAWN, a personal affair – URREZKO EGUNSENTIA, auzi pertsonal bat” dokumentala proiektatuko dugu.
Aggeliki Korounis greziar kazetariak zuzendutako ekoizpen honetan, alderdi neonazia greziako hirugarren alderdi bozkatuena izatera bultzatu zutenen pentsamoldean barneratzen saiatzen da.

Gogoratu gaur, apirilak 4, KORRIKA gure herrira iritsiko dela, eta aurreko mezuan adierazi genuen moduan, Muarari dagokigun kilometro zatian (Hijas de La Cruz eskolaren paretik aireportuko biribilguneraino) lekukoa Hondarribiko presoen senideek eramango dutela, zehazki Urko eta Ainhararen alabak eta Tomasen ilobak.
Datorren Martxoaren 25ean gaueko 20:00tatik goizeko 03:30 bitarte Bidasoako Ernaiko kideok MUARA gazte taberna bilakatuko dugu. Bertan musika ona eta giro paregabeaz gozatzeko aukera izateaz gain