Musika

Euskara

Kontzertua Lakaxitan ostegunean: otsailak 27 · Xabi Basterra

Data: 
Osteguna, Otsaila 27, 2020 - 20:00 -tik Ostirala, Otsaila 28, 2020 - 19:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Xabi Basterra Lakaxita'Zero' izeneko lan berriarekin dator Lakaxitara Xabi Basterra, Euskal Herrian nahiz atzerrian kutsu intimoko kontzertu ugari eman dituen musikaria. "Zintzotasuna, samurtasuna eta sendotasuna" aldarri dituen diskoa aurkeztuko digu, gaztelaniaz gehienbat, baina baita euskaraz ere kantatutako folk doinuekin.

MARMOKA "Zalantzarik gabe"

MARMOKA "Zalantzarik gabe"“Zalantzarik gabe” pop kutsua duen abesti berria lehorreratu dugu, udaldiko tenperatura beroek gure doinua zertxobait leundu eta marmoken alderik gozoena erakutsi asmoz. Abestiaren hitz eta erritmoek, geldiarazte eta oztopo ditugun gai eta pertsonekin haustera garamatza, gizakia, maitasuna eta bizitzaren korrontera erakarri nahi dugu. Pizkunde kanta dugu ezbairik gabe, kontzientzia zabaltzen ahalbidetzen diguna norbanakoari eta egun itsasoari zein naturari orohar zor diogun begirunea azpimarratuz.

Larunbat honetan, ekainaren 1a, Lakaxitan, Harrera Sarearen aldeko Elkartasun Jaialdia

Data: 
Larunbata, Ekaina 1, 2019 - 00:00 -tik 23:55 -ra
Non: 
Lakaxita

Harrera Sarea jaialdia LakaxitanJaialdia ekainaren 1ean egingo da, larunbata, LAKAXITA herrian, Irungo harrera sarearen alde. Kulturaren esparru ezberdinei lotutako pertsona talde baten ekimena da, boluntariotza sarea omendu nahi duena. Artista guztiek parte hartzen dute, eta bildutako dirua Harreras Sarea izango da.

Indidxabak taldeak bere lehenengo lana aurkezten du asteburu honetan gure eskualdean

Data: 
Ostirala, Azaroa 30, 2018 - 19:30
Non: 
Espacio Cultural CBA

Portada Indidxabak

Rock talde honen lehenengo lanaren aurkezpena Irungo CBA-n izango da ostiral honetan eta larunbatean Hondarribiko Psylocibenean aurkezteko txanda izango da, taula Craig Brown Band estatubatuarrekin partekatuko dutelarik. Abenduaren bederatzian Durangoko Azokako Ahotsenea gunean aurkeztuko dute.

Orriak

RSS - Musika-rako harpidetza egin