Zutabea Irundik, ONGI ETORRI GERNIKA 2017
1937an, faxismoak Gernika bonbardatu zuen, ankerkeriaz, modu basatian. Picassok Guernica margotu zuenetik, herri bizkaitarra Bakearen ikur bilakatu da mundu osoan. 2017an, laurogei urte geroago, beharrezkoa da gertakari haren memoriari bizirik eustea, eta “aski da” esatea milioika lagunen ihesaldia eragiten ari diren beste Guernica anker horien aurrean. Europako mugetan gertatzen ari dena historiako beste sarraski handi bat da.
- Gehiago irakurriZutabea Irundik, ONGI ETORRI GERNIKA 2017 -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano

Ibilaldia Otsailaren 26an hasiko da, eguerdiko 12tan. Saguesen kokatuta dagoen "Bakearen usoa"n hasiko da, baina martxari bat egin nahi duen edozein hainbat eta hainbat puntu izango ditu elkartzeko:
2015ean Europar Batasunak Siria, Afganistan eta Irak bezalako herrialdeetako gerra eta gatazketatik ihesi doazen milioi bat gizaki baino gehiago jaso ditu. Ez dira etorkinak, beraien herrialdeetan mehatxuak jasotzen ari direnak baizik, benetakoak eta larriak. Leku seguruan babesa eskatzeko eskubidea duten pertsonak dira, lehergailuetatik eta heriotzatik urrun.