Elkarretaratze jendetsua egin dute larunbatean arratsaldean Irungo San Juan plazan. Bidasoan eta Bortzirietan dauden osasun premiei erantzunik ematen ez dietelako atera dira kalera.
Osasun Bidasoa Plataforma.- Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osasunbideak Bidasoa Eskualdean eta Bortzirietan Osasun Publikoak dituen premiazko premiei erantzun egokirik eman gabe jarraitzen dutenez, herritarrei del egiten diegu eragiten diguten arazoel irtenbideak eskatzeko.
Osasun Bidasoa Plataformak otsailaren 16an, osteguna, 14: 00etan, Dunboako (Irun) anbulatorioaren ondoan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei, "Gure Osasunaren Alde" lelopean.