Bidasoa ospitaleko proiektu berria egin aurretik eskualdeak behar dituen osasun zerbitzuak zehaztu eta adostea eskatu du EH Bilduk

Bidasoko EH Bildu.- Atzo baieztatu zenez Osasun Sailak bertan behera utzi du Bidasoa ospitaleko bloke kirurgikoa eraberritzeko aurreikusia zuen proiektua eta zerotik hasiko da proiektu berria egiten. Proiektu berrian, gainera, ez da kirofanorik itxiko.



ELA Sindikatua.- Bidasoa ESIak ELAk bultzaturiko gehiegizko TISen ordainketa beharra onartu die lehen arretako behin-behineko lau medikuri. Onarpen honen atzeraeraginak 12.000 eurotarainiko kalteordainak ordaintzera behartu du.