Erakusketa: Palestina Garraxika

Denok entzun dugu Palestina eta Israelen arteko gatazkaren berri, azken egunetan bereziki, hedabide guztietan ditugu zuzeneko irudiak ikusgai.

Denok entzun dugu Palestina eta Israelen arteko gatazkaren berri, azken egunetan bereziki, hedabide guztietan ditugu zuzeneko irudiak ikusgai.

Gernika Palestinarekin.- Hurrengo larunbatean, maiatzak 11, eguerdiko 12.30tan Gernika Palestinarekin deialdi orokor bat egin du herri eta hirietan elkarretaratzeak egiteko Rafahn pairatzen ari diren egoera salatzeko.

Uneotan Gazako palestinarrak etengabeko bonbardaketak eta blokeo krudela jasaten ari dira Estatu sionistaren eskutik. 5.000 palestinar baino gehiago erail dituzte, horien herena umeak. Azpiegitura zibilak bonbardaketen jopuntu izatearekin batera, ur, argi eta janari hornidurak eten dizkie Estatu sionistak. Eta larriena da mendebaldea berriro ere genozidio eta gerra krimen hau guztia gidatzen eta babesten ari dela.

Kaxilda, Biladi eta Askapenatik hurrengo Azaroaren 30ean, goizeko 11.15etan Donostiako Epaitegiaren aurrean konzentrazio baterako deialdia luzatzen dizuegu. Helburua, azken urte hauetan bai Euskal Herrian baita estatuan eta mundu osoan ere, Palestinar herriarekin elkartasunezko ekintza politikoak antolatzen dituzten pertsona zein kolektiboak pairatzen ari diren erasoak salatzea da.