
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua.- EHPM-MPEHK bere babesa eta elkartasuna berresten du, urtarrilaren 31n Frantziako Estatuan egingo den mobilizazio orokorrarekin, Macron Gobernuak pentsioen sistema publikoa murrizteko duen proiektuaren aurka.

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Hedabideen bidez jakin dugunez, 2023ko Aurrekontu Orokorren proiektuan gure pentsioak 2022ko batez besteko KPlaren arabera handituko dira urtarriletik aurrera, eta horrek Gobernuaren aurreikuspenen arabera, gutxi gorabehera %8,5eko igoera ekarriko du. Errebalorizazio hori abenduaren 28ko 21/2021 Legea zorrotz betetzea besterik ez da, eta, jakina, erabat onartezina litzateke puntu horretan duela urtebete onartutako legea ez betetzea.

Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- 2022ko urriaren 15ean, Estatuko herri eta Erkidegoetako Pentsiodunen Plataforma eta Mugimenduek Madrilen mobilizatuko gara, eta pentsioen igoeraren alde jasotako ehunka mila sinadurak eramango ditugu , urteko KPIaren igoeraren arabera, batez besteko soldataren % 60ko gutxieneko pentsioa eta baita Pentsioen Sistema Publikoaren pribatizazioari gure ezetza ematera (PSP).
Euskal Herriko Pentsionisten Mugimendua.- Urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestatuko gara Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Eibarren, Ondarroan, Tafallan, Altsasun eta Lizarran, 2018an hasitako mobilizazio jendetsuen laugarren urteurrena ospatzeko. Urte hauetan milaka eta milaka pentsiodunok kalean izan gara, eta gobernuek Pentsioen Sistema Publikoaren (SPP) etorkizunari buruz hartutako erabakiak baldintzatu ditugu.