Pertsona errefuxiatuekin mentoretza programa, ariketa aproposa
Ekainaren 20ari begira, pertsona Errefuxiatuen egun internazionala
SOS Arrazakeria.- 2015. urtean alarma piztu zen garai hartan gerretatik ihesi Europara iristen saiatzen ari ziren pertsonak sufritzen ari ziren egoerarengatik. Europar Batasuneko botereek proportzio erraldoia duen alarma honi emandako erantzuna ez zen, ordea, proportzionala izan.