Plaiaundiko kirol-pistak: bultzada kontua

Eguzki.- Duela gutxi bi berri irakurri ditugu prentsan Plaiaundirekin (Irun) lotuta. Batak dio Irungo Udal gobernuak Plaiaundiko kirol-pistetako zati bat berrituko duela, eta besteak, berriz, IAM Irungo Areto Moldakorrerako —erabilera anitzeko pabiloirako— Plan Zuzentzailea idazteko eskatu duela.


Berriki, prentsan, ikusi dugu Irungo udal oposizioko lau taldeetatik hiruk –SPI, EAJ-PNV eta EH Bildu– beren desberdintasun ideologikoak alde batera utzi eta elkarrekin lan egin dutela Plaiaundin dauden kirol-instalazioak birkokatzeko gaia mugitzeko eta behin betiko irtenbide bat bilatzeko.