Euskara
Irungo Sare.-Lehenik eta behin, baina, gure gogoa Murtziara doa, duela egun gutxi berriro ere ospitaleratua izan da Josetxo Arizkuren larriki gaixorik dagoen presoa. Kardiopatia iskemiko kronikoa du eta espetxean jarraitzen du. Duela egun batzuk bihotzeko infartu akutu berri batekin Zaintza intensiboetan artatua izan da.
Urtarrilaren 12an preso politikoen abokatuen aurkako Mate operazio barruan, Guardia Zibilak preso politikoen defentsa lanetan aritzen diren hamabi abokatu eta Herrira-rekin lotu zituen beste lau pertsona atxilotu zituzten. Operazio berean, Irungo preso politikoen senideak ere Intxaurrondon deklaratzera deitu dituzte lekuko gisa.