Solbes Supermerkatuak 2 langile kaleratu ditu, hoietako batek COVID-19an positibo eman ondoren
ELAk, osasun krisi honen erdian Solbesek bere Donostiako dendetako batean eta Hondarribikoan bajan erori diren langileen kaleratzeak salatzen ditu.
Kaleratutako bi langile horietako bat, COVID-19ko proban positibo eman eta ordu gutxira izan da kaleratua. Besteak, azkenean ez du COVID-19an positiborik eman baina prozedura berdina izan zen; medikuak baja hartzera behartu zuenean langilea, kaleratua izan zen.