GAZTE DANBADA MARTXOAREN 25TIK 28RA LAUDION
Ezin gara etorkizunaren zain egon. Esna harrapa gaitzala, adi, prest. Gure bide propioa eraikitzeko, eraldaketa emateko, urratsez urrats egin beharko dugu. Burujabetzaren bidean, gazteok arloz arlo emandako hainbat aldaketen isla izango da Gazte Danbada, aisialdia eta borroka uztartuko dituena.
- Gehiago irakurriGAZTE DANBADA MARTXOAREN 25TIK 28RA LAUDION -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko

Bakeak baditu milaka definizio. Badago bakea isiltasunarekin lotzen duenik, nahiz eta jakin, isiltasun horrek zapalkuntza ugari gordetzen dituela bere barruan. Badago bakea polizia, kameraz jositako kale eta ejertzito armatuekin lotzen duenik ere. Bakea, demokrazia eta justizia esloganez eztali, zapalkuntzaren existentzia ukatzeko.
Martxoaren 5ean Irungo Gazte Eguna antolatu genuen, eta hasiera batean gure dudak izan harren egun paregabea izan zen, gazte pila bildu ginelarik bazkarian zehar eta noski baita gaueko kontzertuetan. Mila esker denori parte hartzeagatik!!!
Emakume langileon nazioarteko eguna dugu martxoaren 8a. Langile esplotatuak, zapalduak. Besteak beste, emakumeon esplotazioan oinarritzen baita sistema kapitalista eta patriarkarra. Hamaika ertz dituen esplotazioa, emakumeon erabaki ahalmenaz desjabetzen gaituena.
Adi!!! Badator Irungo Gazte Eguna!!! Badira urte batzuk Irunen Gazte Egunik egon ez dela eta Ernai-ko kideok aurten gogotsu ekingo diogu erronka oni.