Eskerrik asko zuen elkartasun - uholdeagatik
Julio Villanueva, Gorka Ovejero, Ibon García eta Mikel Álvarez.- Duela lau urte pasatxo Mugitu Mugimenduak AHTren aurkako ekintza batean orduko Nafar gobernuburu Yolanda Barcina tartakatu zuen. Horren ondorioz, Entzutegi Nazionalak hiru tartalariei bi urteko kartzela zigorra ezarri zien, beste urte bete ekintzaren partehartzaile bati, gehi lauen artean ordaindu beharreko 3000 €ko isuna.
- Gehiago irakurriEskerrik asko zuen elkartasun - uholdeagatik -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- Castellano


Gaur eguerdian Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk... HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!
